Obretan Eibarko saihesbidearen enborra zabaldu da azkeneko tartean, Arrajolako tunelaren eta N-634 errepidearekiko konexioaren artean, San Lorentzon. Enborrak galtzada bakarra du, hiru errailekoa, eta guztira 2,6 kilometroko luzera du. Gainera, hiru lotura egiten dira: Arrajola, Amaña eta San Lorentzoko glorieta.
Hondeatze-lanaren bolumena 1,4 milioi m3-koa izan zen guztira. Hondeatze-lana egiteko bitarteko mekanikoak erabili ziren, baita leherketak ere, haitza nagusi zen lekuetan. Hondeatutako bolumen guztia soberakina izan zen, eta hondakindegi bakar batera eraman zen dena, Oterreko ibarrekora.
Amaña eta Olaerreagako tunelak zulatu ziren, hurrenez hurren 247 eta 150 metrokoak. Austriako metodoa erabili zen tunelak zulatzeko, hau da, hiru faseko leherketa egin zen. Gangak masa-hormigoiz estali ziren.
Gainera, hiru biaduktu egin ziren: Legarre, Amaña eta Ego. Horma-lubeta hormigoituko horma-bularrak erabili ziren horietan, baita habe bakar batez aurrefabrikatutako taulak ere; lehenbizikoaren kasuan traza kurboko habe hiperestatikoa erabili zen, eta, beste bietan, traza zuzeneko habe isostatikoa.
Gainera, beheko bi pasabide gauzatu ziren: 1.7a, kaxoi baten bidez egina; eta Mirasol izenekoa, habe isostatikoen taula baten bidez egina.
|
|
|
FITXA TEKNIKOA
Proiektuaren egilea: Euroestudios Sustatzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia Esleipenaren zenbatekoa: 35.715.020,18 euro Hasiera-data: 2009ko urria Bukaera-data: 2011ko ekaina Lekua: Eibar-Zaldibar-Ermua (Gipuzkoa) Obra-zuzendaria: GAIN. Raúl García jauna
|
|