Etxebizitzak Lasarte-Orian

(Gipuzkoa)

Proiektatutako eraikinak sotoa, beheko solairua eta 4 etxebizitza-solairu izango ditu. Sotoak eta beheko solairuak hirugarren mailako erabilerak izango dituzte, eta goiko solairuan etxebizitzak egingo dira.
Diseinatutako eraikinak kontuan hartzen du orubearen triangelu-geometria; horretan, bi alde luzeenek eraikinaren fatxada osatzen dute, eta alde motzenak ondoko eraikinarekin lotzen du. Era berean, ingurunean duen kokalekua ere kontuan hartu da, bi fatxadetako bat Lasarteko kale garrantzitsuenari begira baitago, aurrean leku zabala duela; beste fatxada, ordea, atzeko kale bati begira dago, eta gutxi gorabehera 8 metroko zabalera du.

Horrela, eraikin osoak aintzat hartzen du hori, eta bai beheko merkataritza-lokala, bai etxebizitzetako gune nagusiak kale garrantzitsuenari begira jarri dira. Bestalde, etxebizitzetarako sarbideak eta sukaldeak zein esekitokiak atzeko fatxadan jarri dira.

Egituran hormigoi armatuzko pilareak eta habeak erabili dira, lauza armatuetan sartuta, bi norabideetan.
Fatxadei dagokienez, haietako bat “fatxada aireztatu" motakoa da; horretan, adreiluzko horma-atalek karelak edo hormigoi-hormak estaltzen dituzte, eta altzairu herdoilgaitzezko giltzen bidez bermatzen diote elkarri. Beste fatxada motan hormigoizko panel aurrefabrikatu bat dago, 10 cm-ko lodierakoa, eta ageriko akabera du.

 

 FITXA TEKNIKOA

Proiektuaren egilea:
Sabai Arkitektoak S.l.

Sustatzailea:
Usarmen

Esleipenaren zenbatekoa:
2.503.356 euro

Hasiera-data:
2008ko azaroa

Bukaera-data:
2010eko apirila

Lekua:
Kale Nagusia 31, Lasarte-Orian (Gipuzkoa)

Obra-zuzendaria:
Jose Luis Loinaz jauna eta Eider Loiarte andrea