N-121-A. Endarlatsako zubia

ERREPIDEA ZABALTZEA ETA HOBETZEA (Gipuzkoa)

Lan horretan N-121-A errepidearen trazadura hobetu da; lehen eta azken tartean egungo plataformaren gainetik badabil ere, diseinuaren zati gehiena haren saihesbidetik dabil. Jarduketa Nafarroan hasten da, Gipuzkoako mugatik hurbil; 6.620 metro ibili eta gero, Laskuaingo biribilguneraino –Irun– luzatu eta han bukatzen da. Nafarroatik Laskuaingo biribilgunetaraino egiten duen bide horretan, honako paraje hauetan barna dabil, hurrenez hurren: Endarlatsa, lntxaurreta, Lamiarri, Lastaola, Alunda, Gurutze eta Puntxas.

Egungo errepidea hobetzeko, hirugarren errail bat gehitu da aurreratzeak errazteko; izan ere, azpiegitura horretan barna zama handiko ibilgailu ugari ibiltzen da, bi milatik gora egunean. Horrela, trazadura guztian barna jarri da, txandakatuta bi noranzkoetan, betiere aintzat hartutako diseinu-irizpideek aukera eman duten guztietan. Errepidearen oinarrizko sekzioak errail bat du noranzko bakoitzean, 3,50eko zabalera dutenak, eta 1,50 metroko bazterbideak; horiei arestian aipatutako erraila gehitu behar zaie tarte batzuetan, 3,50 metrokoa.

Geroan egingo den Puntxasko biribilgunearen eta Laskuaingo biribilgunearen arteko azken tartean, errepidearen sekzioa aldatzen da: erdibitzaile batek bereizitako galtzadak dira, hiriko ingurune batean baitago, eta horrela jarraitzen du Laskuaingo biribilgunearen bukaerako trazaduratik hurbil samar dagoen hurrengo biribilguneraino –Mendipe–. Eremu horretan zintarriak daude, eta modu orokorrean zegoen 1,80 metroko areka kenduta, 0,30 metroko ertz-erretena jarri da haren ordez.
Era berean, lau biaduktu daude trazaduran, 100 argi-metroko hiru eta 65 metroko beste bat, baita 105 eta 500 metroko bi tunel ere, hurrenez hurren “Intxaurretako tunela” eta “Lamiarriko tunela” izena dutenak.

Egindako obrak bidegorri bat ere badu, Gipuzkoaren eta Nafarroaren arteko mugan barna doana; horren jarraitutasuna Nafarroako Gobernuaren bide ziklista bat da alde batean, eta Irungo Udalak Behobia aldean proiektatu duen bidegorriaren mutur bat bestean.

 

FITXA TEKNIKOA

Proiektuaren egilea:
Sener

Sustatzailea:
Gipuzkoako Foru Aldundia
Nafarroako Gobernua.

Obrak gauzatzearen zenbatekoa:
61.622.371,24 euro.

Hasiera-data:
2007ko apirila

Bukaera-data:
2009ko azaroa

Lekua:
Behobia-Endarlatsa (Gipuzkoa).

Obra-zuzendaria:
José Manuel Erauso Eizaguirre jauna.