Donostiaren hirigunearen erdialdean daude Boulevard eta Alderdi Eder. Obren barnean, lurpeko aparkaleku bat eta azalaren gaineko urbanizazioa egin behar ziren. Proiektuan, Boulevard aldean zegoen ibilgailu-zirkulazioa aldatu nahi zen, oinezkoak eta ibilgailuak batera bilduko zituen oinezkoentzako eremu bat sortzeko Alde Zaharretik hurbilen dagoen aldean.
Bi aparkalekuak egiteko sistema antzekoa da. Itsasotik hurbil dagoenez, pantaila-hormak erabili ziren euste-hormak egiteko. Behin hormak eginda, pilareak eta forjaketak egin ziren, hormigoi armatua erabiliz. Hondeatze-lana egitean harresi zahar bat agertu zen, eta proiektuan integratu zen; lehenbiziko solairuan ikus daiteke.
Boulevardeko urbanizaziorako beste errail bat egin zen, baita oinezkoentzako eremu bat ere, zenbait materialetako zoladura duena: granitoa – galtzada-harriak eta lauzak– eta hormigoizko zoladura. Zuhaitz handiak beren hartan utzi ziren, nortasuna ematen baitiote multzoari. Parterreen diseinu berria egin zen, eremu berrietarako sarbideak antolatzeko. Bidearen eta oinezkoarentzako eremuaren arteko kota-alde bat zegoenez, zenbait eskailera eta arrapala egin ziren bietarako sarbideak errazteko. Hiriko altzari berriak jarri ziren, bai eta argiztapen publiko berria ere, funtsezko elementua izanik Udaletxetik hurbilen dagoen kioskoaren aurrean sortu zen eremuan.
Alderdi Eder parajean eremu bat egituratu zen aurrealdean granitozko lauzak erabiliz; gero, bertan zeuden parterreen diseinuarekin jarraitu zen, haurrentzako jolas-eremu bat gehituta. Itsas ertzetik hurbilen dagoen eremuan, hormigoi berezizko lauza aurrefabrikatu bat jarri zen, hondarraren kolorekoa, Kontxa hondartzaren jarraipen gisa.
|
|
|
FITXA TEKNIKOA
Proiektuaren egilea: Luis Uzcanga jauna
Sustatzailea: Donostiako Udala
Esleipenaren zenbatekoa: 4.443.116,29 euro
Hasiera-data: 1998ko martxoa
Bukaera-data: 1999ko ekaina
Lekua: Donostia - San Sebastian (Gipuzkoa)
Obra-zuzendaria: Luis Uzcanga jauna
|
|