imagenes-intro-sostenimiento
 

 

EUSTE HORMA ETA ZIMENDATZE BEREZIAK

Euste-hormen eta zimendatze berezien arloa leherketak egitearen hurrengo urrats ebolutiboa zen, eta horregatik ekin genion; horrela, zerbitzu osoa eskaintzen diogu bezeroari, obrak gauzatzea are errazagoa izan dakion. Atal horren hasieran altueran lan egiteko ekipoak eskuratu genituen, eta geroago eskalada-teknikei buruzko prestakuntza jaso zuten gure langileek, gora joateko elementu osagarriak alde batera uzteko lanak egin bitartean. Euste-hormen taldea osatu eta gero, zimendatze bereziak egiteko behar zen makineria erostea erabaki zen, eta sektore horretan espezializatutako langileak kontratatu ziren; horrekin batera, behar bezalako prestakuntza eskaini genien enpresan jada zeuden langileei. Gaur egun, ZUBIEDER ERAIKUNTZAK enpresak behar dituen giza eta teknika baliabideak ditu mota guztietako lanak egiteko sektore horren barnean.