BI-2224 errepidea egokitzea
TARTEA: IRUZUBIETA-BOLIBAR (Bizkaia)
BI-2224 errepidearen egokitzapenak Iruzubieta eta Bolibarko hiriguneen arteko tartea moldatzea izan du helburu; horrela, 7,00 metroko zabalerak prestatu dira galtzadan, bide-zorua erabat berritu da eta drainatze-lanak egin dira bai luzeran, bai zeharkakoan, eta balizak eta babesak ere jarri dira.
Euste-hormak eraiki dira ezpondan, eta harri-lubetak ibai-ertzetan zein ezponda-oinetan; halaber, zubi berri bat eraiki da Zenarruza errekaren gainean, harlangaitzezko zubiaren ordez hormigoizko beste bat jarrita, handiagoa.
Bolibar herriko elkarguneari erantzun bat emateko, biribilgune berri bat jarri da.
|
|
|
FITXA TEKNIKOA
Proiektuaren egilea: Eptisa- Cinsa Sustatzailea: Bizkaiko Foru Aldundia Esleipenaren zenbatekoa: 2.652.863,64 euro Hasiera-data: 2010eko urtarrila Bukaera-data: 2011ko otsaila Lekua: Ziortza-Bolibar (Bizkaia Obra-zuzendaria: Francisco Martín Rodríguez jauna
|
|