ZULAKETA HORIZONTAL ZUZENDUA1998an, ZUBIEDER ERAIKUNTZAK enpresak bere jarduera sorta handitzea erabaki zuen eraikuntzaren barnean; horrela, bere eskaintzan zulatzeko makinak gehitu zituen, diametro txiki eta ertainekoak (90 mm-tik 500 mm-ra bitarte), eta zulaketa horizontal zuzenduaren aldeko apustua egin zen, zulatzeko beste metodo tradizional batzuk baino erabilgarriagoa delako. Urtebete geroago, gure langileak Alemanian prestatu eta gero, zulatzeko lehen makina eskuratu genuen, Vermeer Navigator D50x100A bat. Haitzean eta zoruan zulatzeko prestatu zen, hurrenez hurren, 660 mm eta 750 mm-ko zabaltze-diametroekin. 2001ean, bigarren Navigator D33x44 bat eskuratu genuen, hori ere haitzean eta zoruetan lan egiteko prestatua, gomazko beldar-katearekin eta egokiagoa hiriko lanetan aritzeko. Urteak joan, urteak etorri, ZUBIEDER ERAIKUNTZAK enpresak ekipamendu berriak eskuratu ditu zulaketa horizontal zuzendua egiteko, esaterako perkusio bidezko tutu metalikozko zulagailua; izan ere, gero eta gehiago eskatzen da bidegurutze-zoruetan lan egiteko, hain zuzen ere, luzera txikiko eta 200 eta 600 mm bitarteko zoruetan. Une honetan, ZUBIEDER ERAIKUNTZAK enpresak bere posizioari eusten dio, eta 300 zulatze-obratik gora planifikatu eta egin izanak ematen duen esperientzia eskaintzen du abal gisa. |