Txankatik Orioko hondartzara doan errepiaren zabaldu eta hobetzea


ORIO (Gipuzkoa)

Proposatutako konponbidearekin errepidearen ibilbidea hobetu nahi zen, gurpilbidea zabalduz eta ingurabidean tarte berriak eraikiz, bihurguneen erradioak murriztuz.

Proiektuak xede zuen tarteak 1.282,52 metroko luzera du, Orioko hirigunea hondartzarekin lotzen duen bidearen gurutzegunean hasten da eta Txankatik Mendizorrotzera doan errepidearen elkargunean amaitzen da (Orioko sasiloturaren biribilgunean).

Plataformaren zabalera 8,50 m-ra aldatzen da 7m-ko gurpilbidearekin, 3,50 m-ko bi errailetan banatuta, 0,5 m-ko bazterrekin eta 0,5eko bermarekin ezpondetan. Ibilbide berriak % 8,90 eta % 11 bitarteko inklinazioak ditu eta oro har mendi-hegal erdian lurbetean eta bi tartetan betelekuan doa.

Indusketen bolumena 24.122,25 m³ -koa izatea aurreikusten da. Horietatik 12.787,40 m³ ezpondarako eta 8.435,85 m³ aukeratutako zorurako izatea aurreikusten da.
Ibilbidean hiru lubeta horma eta draineatze transbertsaleko bi obra exekutatzea beharrezkoa izan da.

Zoruari dagokionez, zegoen zorua birziklatu da, zegoen zorua ahalik eta gehien aprobetxatuz.

 

 FITXA TEKNIKOA

Proiektuaren egilea: Euroestudios

Sustatzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia

Zenbatekoa: 1.251.508,83 €

Hasiera-data: 2010 urria

Amaiera-data: 2011 otsaila

Obraren zuzendaria: D. Agustín Zugasti Arizmendiarreta