Lasarte-Oria, Urnieta eta Andoainen txirrindulari eta oinezkoentzako bidea
(3. Ibilbidea: Donostia-Beasain) 3. Tartea - ANDOAIN-URNIETA (Gipuzkoa)
2km-ko luzera eta 4 metro zabalerako bidegorri baten exekuzioaren lanak dira, Leizotz poligono industrialetik, Arañaztegi baserriaren ondotik, Erratzu poligono industrialeraino, Urnietako ITV sarreraren ondoan. Egungo bide baten zabaltzea eta egokitzapena, eta espaloiaren ondoko lekuaren banaketa. Bidearen zehar egindako lan garrantzitsuenak honako hauek izan ziren: - Zerbitzuen desbideratzea edo sendotzea; ibilbidearen zehar, 5 sare desberdinekin gertatutako interferentzia edo gurutzaketak, hala nola: Telefónica, Iberdrola, Naturgas, argiztapena eta suaren aurkako zerbitzuak. Kasu gehienetan egungo hoditeriak babestu egin ziren, errefortzu losekin, berrezarri batzuk egin ziren arren, argiztapenean, telefonia postetan eta hidranteetan. Baita drainatze eta saneamendu sareen egokitzapena. - Plataformaren hedapena edo exekuzioa: Oro har, bidegorriaren zabalkuntza eta egokitzapena egiteko, aukeratutako lurrarekin 45 zm-ko indusketa eta garbitzea egin zen. - Plataformaren drainatzea: plataformaren drainatzea (2%) maldekin exekutatu zen, hormigoizko kanal triangeluetara uraren ebakuazio zuzen bat ahalbideratu zutenak. Egungo estalkien recrecido-rebaje puntualak egin ziren zoladura zuzen bat lortzeko, bereziki PK 2+100 eta PK 2+280 tarteen artean. - Zoladura: ibilbidearen zehar topatu genituen hiru zekzio tipo hauek izan ziren: Zabalgune naturalaren gainean 0,25 metrotako zahorra artifizial Z-1 geruza bat jarri zen, eta honi aplikatu zitzaion: - Imprimazio emulsioa ECL-1 imprimazioa. - Erdi geruza: 4zm agolmeratu asfaltiko beroa AC-16 BIN 50/70S (kalizoa) - Atxikimendu emulsioa. - Rodadura geruza: 3zm agolomeratu asfaltiko beroa AC-8 SURF 50/70 (ofitikoa) Behin exekutatu ondoren, altzariak eta seinalizazioa ordezkatu egin ziren, eta Trenzametal barandaila metaliko bat baita ere. Lur begetalaren zabalketa eta belarraren ereiketa egin zen baita ere.
|
|
FITXA TEKNIKOA Proiektuaren egilea:D. Miguel Ángel Otero Barreiro.
|