Obra horietan oinezkoentzako pasabide metaliko bat egin zen Oria ibaiaren gainean, txapa armatu eta tolestuz egindako habeen bidez; tailerrean eta obran bertan soldatu ziren, korten altzairuan (S-355J22W mota).
Egituran S-355J22W motako 73.272,77 kg altzairu erabili ziren pasabidearen arkuan. Guztira 53,55 metroko luzera du, 4 metroko zabalera, eta kota berbera bi aldeetan.
Honako elementu hauek osatzen dute: altuera aldakorra duen kaxoi metaliko batek eta bi baok –desorekatuak, 50,4 eta 2,1 argi-metrokoak–, altxatuak momentuen legea islatzen duela. Habearen barnealdea zurrungarrien eta trenkaden bidez zurruntzen da; 2,1 metrotik 2,1 metrora kokatzen dira, arima mailatu ez dadin eta alboetan gilbordurarik gerta ez dadin.
|
|
|
FITXA TEKNIKOA
Proiektuaren egilea: Anta Ingeniería Civil
Sustatzailea: Zizurkilgo Udala
Esleipenaren zenbatekoa: 518.885,10 euro
Hasiera-data: 2009ko otsaila
Bukaera-data: 2009ko uztaila
Lekua: Oria ibaia-Zizurkil (Gipuzkoa)
Obra-zuzendaria: Mario Gisasola Ros jauna (ICCP)
|
|