Proiektu honen helburua da bideak, aparkalekuak oinezkoentzako eremuak eta berdeguneak antolatzea. Zenbait eraikin eraitsi egin behar izan dira bideen antolamendu berria lortzeko. Beste kasu batzuetan, antolamendutik kanpo zeuden hiriguneak eraitsi dira.
Bide berrietan bi erraileko galtzada bat zabaltzen da, Kale Nagusia eta Beko Kale zein Beko Errota lotzen dituena. Horretarako, 29. eraikina eraitsi behar izan da Kale Nagusian. Elkargune horrek behar bezala funtziona dezan, 6,50 metroko zabalera duen errail bakarreko biribilgune eliptiko bat egiten da, autobusek eta ibilgailuek behar bezala biratzeko aukera izan dezaten. Bide berri hori zabaltzean. San Pedro elizaren ondotik zihoan bidea kentzen da, eta haren ordez oinezkoentzako bulebar bat egingo da, zuhaitzak jarrita.
Adarra plazako urbanizazioaren goiko aldean, sarbideko galtzada kasik zegoen tokian uzten da, baina oinezkoak eta ibilgailuak ibiltzeko eremu gisa berritu da, hormigoi inprimatuzko zoladura jarrita.
Udal azpiegiturei dagokienez, batetik, edateko ura banatzeko sarea guztiz berritzen da. Eta, bestetik, euri-urak eta gorozki-urak bereizteko sare bat egiten da.
Sektore guztietan argiztapen-sare berriak jartzen dira, eta elektrizitatearen bideratze berriak ere, ondoan dauden lurzatietan geroan egingo diren eraikinetarako. Eskailera mekanikoak eraikitzen dira Adarra eta Buruntza artean dagoen desnibela igarotzeko, bai igotzeko, bai jaisteko.
Bai Naturgaseko, bai Euskalteleko sareak zabaldu eta sendotzen dira eremu guztian, eta adar batzuk ateratzen dira egungo sareetatik eraikin berrietaraino. Telefónicak ere hargune berriak eramaten ditu, eta aireko linea elektriko batzuk lurperatu egin dira.
Espaloi berrietan, baita zabaldu direnetan ere, zuhaitz berriak landatuko dira; eta plaza guztietan proiektatu diren aisiarako eremuetan ere bai.
Lau “uharte ekologiko” kokatzen dira gai organikoen edukiontziak jartzeko, eta lekuz aldatu dira beira, papera eta ontziak biltzekoak. Salerosgaiak banatzen dituzten ibilgailuen zamalanak egiteko lekuak ere gorde dira, eta zenbait aparkaleku jarri dira elbarrientzat.
|
|
|
FITXA TEKNIKOA
Proiektuaren egilea: Peyco, S.A
Sustatzailea: Lasarte-Oriako Udala
Esleipenaren zenbatekoa: 6.535.187,15 euro
Hasiera-data: 2007ko martxoa
Bukaera-data: 2010eko urtarrila
Lekua: Lasarte (Gipuzkoa)
Obra-zuzendaria: ENDARA S.L
|
|