GI-636 zabaldu eta hobetzea: Ospitalea-Hondarribiako lotunea biribilgunea


P.K.11,900 Y P.K. 12,500 - HONDARRIBIA-IRÚN (Gipuzkoa)

Pasarelak GI-636aren bi aldeetara kokatu daitezkeen autobus geltokiak lotzen ditu. Era horretan, ikastolaren, eskualdeko ospitalearen eta autobus geltokien arteko konexioak errazak eta arinak izango dira.

Pasarelak zabalera libreko 4.00 m-ko ebakidura du.

Arrapalak GI-636arekiko ahalik eta paraleloen jarrita daude, hartara obrak hartuko duen eremua minimizatzeko.

Hegoaldeko arrapalak % 6ko malda du, eta iparraldekoak % 8koa, GI-636aren gaineko baho nagusia gainditzeko, 5.50 m-ko galibo batekin.

Iparraldeko arrapalak 58.50 metroko luzera du eta hegoaldekoak 59.0 metrokoa.

Egiturak baho nagusi bat du GI-636aren gainean 28.94 metroko hutsarte batekin, zeina bi arrapalen egituraren gainean bermatzen den. Maldan dauden tarteak zuzenak dira eta hormigoizko pilare bana dute baho nagusiaren zama haien gain hartzeko. Arrapaletan taula neoprenoen bidez bermatzen da pilareetan, eta lauguneetan pilareak taulan sartuta daude.

 

FITXA TEKNIKOA

Proiektuaren egilea: D. Álvaro Arrieta (Sestra Ingeniería).

Sustatzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia

Adjudikazioaren zenbatekoa: 799.101,53 €

Hasiera-data: 2.014ko apirila

Amaiera-data: 2.015ko iraila