Karabel zubia
HERNANI (Gipuzkoa)
Obra honetan Urumea ibaiaren gainean zubi berri bat eraiki zen Hernanin, zehazki Karabel auzoan. Zegoen zubia ordezkatu zen etorbideen aurrean ura husteko ahalmen handiagoa lortzeko. 2008ko urtarrilaren 29an Uraren Euskal Agentziak zubia eraikitzeko baldintza hauek onetsi zituen: Karabel zubia lehertzea, 70 m-ko zabalera (tarteko pilarerik gabe) duen beste batekin ordezkatzea, eta Karabel zubiaren ondoan dauden 3 eraikinak botatzea. 51,5 m-ko zabalera duen arku tipodun zubia da. Zubia betoizko eta altzairuzko taula batez (egitura mixto batean) eta alde banatara dauden bi arku metalikoz osatuta dago. Arkuek ibaian gora eta ibaian beherantz nolabaiteko inklinazioa dute, hau da, kanporantz, bere planoan 8 m-ko altuera izateraino iritsiz. Sekzioa 700mm-ko zabalera eta 500mm-ko altuera duen tutu laukizuzena da, hiru paretetan 22mm-ko lodiera duena eta behealdeko paretan 20mm dituena. Zabalera altuera baino handiagoa da tipologia horretako zubi batek baimentzen duen lerdentasuna eta estetika nabarmentzeko. Arkuak taularekin lotzeko 50mm-ko diametroa eta 4,25 m-ko luzera duten altzairuzko tirante batzuk erabili dira. Tiranteen arteko tarte horren bidez zubitik dabilen oinezkoak edo ibilgailuak Urumea ibaia eta haren ingurua aztertzea eta tunel bat bailitzan toki itxi bat zeharkatzen ari den sentsazioa ez izatea ahalbidetzen du. Goratutako taula kantoi konstantekoa da eta zuzena da oinarrian. Haren sekzio transbertsala edo perfila zubiaren ezaugarri berezi bat da, 4,25 metro bakoitzeko kantoi bariablea duten habe transbertsalen bidez lotzen diren J forma duten bi habe longitudinalez osatutakoa. Sekzioaren zabalera totala 16,10 metrokoa da eta kantoia aldatu egiten da, ertzeetan 600mm-koa da eta erdigunean 700mm-koa. Habe transbertsalak kokatuta daude halako moduz non arkura lotzeko penduluekin bat egiten duten. Kantoi aldagarriaren bidez, zubia kanpotik eta perspektibarekin ikusten badugu ez dugu bariaziorik gabeko egitura monotono bat ikusten, mugimendua duen egitura bat baizik. Halaber, habe transbertsalek tiranteekin kointziditzeak jarraikortasuna eta ukitu estetiko bat ematen dio egiturari. |
|
FITXA TEKNIKOA Proiektuaren egilea: D. Javier Manterola Armisén (Carlos Fernández Casado Oficina de Proyectos) y D. Miguel Salaverría (IKAUR)
|
|