Obra horietan, itsasotik porturako sarbidea egokitu zen. Horretarako, dragatzea egin zen olatuen indarra aprobetxatzeko zentralean, metodo misto bat erabiliz: horretan pontona gaineko sareta-garabi bat erabili zen, urpekariek lagunduta, baita garabi kuskubiko bat ere, lehorretik lan egin zuena.
Gainera, aurrefabrikatutako pieza batzuk egin ziren obran bertan prestatutako lantegian; horretarako, 4.802 m3 HA-35 hormigoi behar izan ziren, eta 775 m3 HM-30. Kofratze fenoliko desmuntagarria erabiliz fabrikatu ziren piezak, eta kokatzeko, sareta-garabi handi bat erabili zen.
Bestalde, babes-dikea hobetzeko lanak egin ziren, eta sarbidekoak ere bai. Harri-lubetaren zenbait tamaina erabili ziren, hainbat pisutakoak, 2 t-tik hasi, 8, 15, 25eko piezak, eta 45 t baino gehiagokoak ere bai. Azkenean material horren 756.870,11 t erabili ziren.
Kokotea egitea ere obraren barnean zegoen. 17.600 m3 hormigoi erabili ziren kokotea altxa eta bukatzeko; 3,980 m3 harlangaitz karedun, zentralean ere erabili zena; eta 1366 m2 hormigoi, zentralera sartzeko arrapaletako zoladuran; eta hormigoizko inpostak, petrilak, olatuetatik babestekoak eta harresiak zentralean.
|
|
|
FITXA TEKNIKOA
Proiektuaren egilea: ASMATU
Sustatzailea: Portu eta Itsas Gaietarako Zuzendaritza. Eusko Jaurlaritza
Esleipenaren zenbatekoa: 22.036.992,12 euro
Hasiera-data: 2005eko urria
Bukaera-data: 2009ko martxoa
Lekua: Mutriku (Gipuzkoa)
Obra-zuzendaria: Luis Ignacio López de Aguileta Salazar jauna eta Idoia Ortubia andrea
|
|