Aramaio ibaiaren hodi biltzailea

ARRASATE (Gipuzkoa)

Proiektu honen bidez, Aramaio ibaiaren harroko hondakin-urak Debagoieneko hodi-biltzailera eramaten dira, Epeleko araztegian trata ditzaten; era berean, Otalora Lizentziatua kaleko estaldura-hustubidearen gaitasuna ere handitu nahi da, egun dagoen estalduraren zati bat eraitsiz bao bakarreko beste berri bat eraikitzeko, baita beste tartearen sekzioa handitzeko ere.

Lanak Gesalibarko ospitale psikiatrikoaren inguruan hasten dira eta Aramaio eta Deba ibaien elkargunean bukatzen dira, eraikin beharreko kolektore nagusiaren luzerari jarraikiz –5.488metro–.

Funtsean, honako hauek egin dira obretan: kolektoreak, erregistro-putzuak, estaldura berriak eta oinezkoentzako pasabide bat Santa Barbara parkean.

Obra lineal bat da, eta bere trazadura eremu urbanizatuan nahiz bide publikoetan barna doa, eta eragin handiak ditu bai ibilgailuen zirkulazioan, bai bertan dauden zerbitzuetan.

Gainera, bi estaldura berri daude hirigunean, Aramaio ibaiko eta Matzerreka errekako hondakin-urak hustubidetik bideratzeko gaitasuna areagotzeko, adierazitako eraginak are gehiago larritzen dituztenak.

 

 FITXA TEKNIKOA

Proiektuaren egilea:
LKS Ingenieria

Sustatzailea:
URA Ur Agentzia/Agencia Vasca del Agua

Esleipenaren zenbatekoa:
2.225.098,97 euro

Hasiera-data:
2004ko ekaina

Bukaera-data:
2006ko ekaina

Lekua:
Arrasate (Gipuzkoa)

Obra-zuzendaria:
Alberto González Sarmiento jauna