Belartzako horniketa

DONOSTIA (Gipuzkoa)

Proiektu honetan,  edateko uraren horniketan –hain zuzen ere Añorga errekaren goiko aldean– berriki egindako hiri-garapenen ondorioz –Zuatzu, Amasorrain eta Belartza 1– dauden hutsuneak konpondu nahi dira. Arazo horiek areagotu egingo dira geroko lan batzuen ondorioz –adibidez, Belartza 2 edo Atotxa-Erreka–, eremu hori guztia Oriabentako ur-biltegitik hornitzen baita.

Planteatutako eskema orokorrak ur-biltegi bat eraikitzea du ardatz nagusi: 4.675 m3 biltzeko gaitasuna du eta Aingeru Guardakoaren Pasealekuan kokatzen da, Igarko Gainaren parean. Kasik karratuak diren bi ontzik osatzen dute; bi ontziek alde oso bat partekatzen dute. Haien artean, giltza-ganbera dago, horren erdia aurreratua gelditzen delarik aurrealde nagusiaren aurretik.

Bi ontziak erdilurperatuta geldituko dira, bi metroko sakoneran. Hormigoi armatuzko hormen bidez eraikitzen dira: 40 cm-ko lodiera dute, eta 4,5 m-ko altuera zimenduetako lauzaren gainean. Lauza horren lodiera 40 cm-koa da, eta bi ontziak hartzen ditu. Horretatik 50 pilare atzeratzen dira, eta horien gainean bermatzen da biltegiaren estalkia; beraz, hormetatik independentea da estalkia. Ontziena bezalako planteamendu bati jarraikiz eraikitzen da giltza-ganbera ere; zimenduetako lauzatik sortzen diren zenbait hormak –lurrari eusten diote– osatuta dago.

 

 FITXA TEKNIKOA

Proiektuaren egilea:
SESTRA Ingeniería y Arquitectura

Sustatzailea:
Aguas del Añarbe – Añarbeko Urak, S.A.

Esleipenaren zenbatekoa:
2.433.466,76 euro

Hasiera-data:
2005eko abendua

Bukaera-data:
2006ko urria

Lekua:
Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)

Obra-zuzendaria:
Jorge Lamazares Arrizabalo jauna