Añorgako erreka babestu eta sanotzea


Añorga (Gipuzkoa)

Honako baldintzak betetzen dituen uberka berri bat sortu da:

Edukiera nahikoa izatea euri jasa handiak daudenean uholdeak eragitea saihesteko.

Ahal den neurrian, lurperatutako uberkaren aldean aire zabaleko uberkaren luzera maximizatzea. Aire zabaleko uberkak berreskuratzeak ingurumenarentzako onura handiak dakartza, besteak beste:

- Arrain faunaren eta bestelako espezien –karramarroak adibidez– eta ibaiertzeetako faunan tipikoak diren bestelako animalia anfibioen garapena ahalbidetzea.

- Ibaiertzeko begetazioa berreskuratzea ahalbidetzea, besteak beste, sahats, haltz, lizar eta beste espezie batzuekin.

- Uberkak zabal, garbi eta ikuspuntu biologikotik berreskuratuak izanik paisaia hobetzea.

- Isuri klandestinoak saihestea Uretako Poliziaren zeregina errazten baita.

- Auzoaren garapen urbanisitikoarekin bateragarria den saihesbide bat ezartzea. Zentzu horretan, saihesbide uberkaren xedea etorkizunean eragin negatikoa zuzendu ahal izatea da, N-Iak Añorgatik pasatzean ibilbide urbanoa baitu. Horrela, ibilbidea etorkizunean Añorgako bizi-baldintzak asko hobetuko dituen N-Iaren bulebarizazio proiektuarekin bateragarria izango da.

 

 FITXA TEKNIKOA

Proiektuaren autorea: Ura

Sustatzailea: Eusko Jaurlaritza

Adjudikazioaren zenbatekoa: 17.483.669,43 euro

Hasiera-data: 2009

Amaiera-data: 2012

Kokalekua: Añorga (Gipúzkoa)