KALITATE SISTEMA
|
||
ZUBIEDER ERAIKUNTZAK enpresa obra publikoaren arloko lehenengoetako bat izan zen kalitate-ziurtagiria lortzen. 2000. urtean AENORren aitorpena lortu zuen, enpresa erregistratuaren ziurtagiriarekin, UNE-EN ISO 9001 arauaren arabera. |
Kalitateari buruzko politika departamentu guztietan integratuta dago, aldian behingo ikuskapenak egin behar baitira obra guztietan; horrela, dokumentazioa eta kalitate-sistema bera kontrolatzen dira, eta azken ikuskapen bat egiten da obra entregatu baino lehenago. Kontrol sistemak sistemako kide bakoitzaren eginkizunak zehazten ditu. Obra bakoitzak bere kalitate-plana du, kalitateko zuzendariak, obraren buruak eta arduradunak egina. Obra gauzatzeari buruz egiten diren kontrolen idatzizko erregistroak eta materialak kalitate-planaren dokumentuan biltzen dira, eta geroago, kalitate-erregistro batera eramaten da dokumentu hori. |