LAN ARRISKUEN PREBENTZIOAGure jardueraren oinarrizko zutabeetako bat da. Horretarako, departamentu guztiek ahalegin handia egiten dute Lan Arriskuen Prebentzioa kudeatzen duen sistema zaintzen, eta hari jarraipena egiten. Langileen prestakuntza etengabea da Lan Arriskuen Prebentzioaren arauak zorrotz aplika ditzaten, eta horrek, haien konpromiso eta ardurarekin batera, ekarri du gaur egun oso istripu-indize txikia egotea gurean, sektorearen batez bestekoa baino askoz txikiagoa. Emaitzak honako atal hauetan oinarritutako kudeaketa baten ondorioak dira: 1.- Lan Arriskuen Prebentzioaren politika gaiari buruzko etengabeko prestakuntza espezifiko baten bidez integratuta dago enpresan, horren maila guztietan. 2.- OHSAS 18001 AENOR ziurtagiria dugu, 2005eko irailaren datarekin, hau da, gaur egun indarrean dagoena. 3.- Lan Arriskuen Prebentzioa kudeatzeko sistema garatu da, eta, horrek, enpresaren prebentzio-sistemak lagunduta, gai bakoitzari egokitutako prebentzio- eta babes-neurriak ezartzea errazten du, legeak exijitutakoa baino askoz hobeak. 4.- Azpikontraten Lan Arriskuen Prebentzioa zorrotz gainbegiratzen da, finkatutako helburu guztiak bete daitezen. |
|||