trabajadores04

trabajadores02

 

AZTERKETA ETA EKOIZPEN DEPARTAMENTUA

Kualifikazio maila handiko pertsona talde batek osatzen du azterketa departamentua. Enpresaren barnean esperientzia handia duten pertsonek gainbegiratzen dute haren jarduna. Proiektuak bezeroaren beharren arabera aztertu eta garatzeaz gainera, laguntza teknikoa ere eskaintzen dugu, eraikuntza-soluzio onenak ahalik eta kostu txikienarekin eskaintzeko aukera ematen duena.

Gure esperientzia luzeari esker, badakigu proiektuari egiten diogun proposamen edo ekarpen bakoitzak duen eragina, bai epean, bai prezioan; beraz, beti abantaila gisa aurkezten dira, inbertsioa errentagarri bihurtzen lagunduko dutenak. Bestalde, eta bezeroak hala eskatzen badu, gure departamentu teknikoa giltza eskura proiektu bat erabateko bermeaz eskaintzeko gauza da.

ZUBIEDER ERAIKUNTZAK enpresak gauzatutako obra guzti-guztiek bete dituzte ezarritako helburuak: gauzatze-kalitate handia, gastuaren kontrola eta epea betetzea, baliabide guztiak ahalik eta gehienera optimizatuta. Gaitasun handia dugu edozein obra mota kudeatu, antolatu eta koordinatzeko, beraz, helburuak bezeroa gogobetetzeko moduan egiten dira.

Obra gauzatu bitartean, gure departamentu teknikoak kontrol bat egiten du astero; gainera, hilean behin beste bat egiten da gure enpresa motarentzat propio erabiltzen diren garapen informatiko batzuen bitartez.