Bi bide proiektatzen dira, sekzio mota desberdinekoak; lehenak berriki egindako biribilgunearekin konektatzen du, instalazioetara sartzeko erabiltzen den bidearen bukaeran, eta autopistako zubiaren azpitik doa, ipar-ekialderago dagoen bideraino.
3,5 metro zabaleko bi errailek osatzen dute 1. bidearen sekzio mota. Beste bidea, 2. bidea 0+213,7 kilometro-puntuan hasten da eta autopistako zubiaren ipar-mendebalerago dauden etxeetarako sarbidea da. Bere ibilbidea badauden bideetan zehar doa, bidearen azkenean izan ezik; izan ere, azken etxera iritsi baino lehenagoko tartean ez dago biderik gaur egun. T formako elkargune batean bukatzen da, kirol instalazioetarako sarbideari lotzen zaiona.
4,5 metro zabaleko galtzada batek osatzen du 2. bidearen sekzio mota.
Dokumentu honen barnean hiru trenbide-pasagune kentzeko itxiturak ere proiektatzen dira.
|
|
|
FITXA TEKNIKOA
Proiektuaren egilea: Antonio Villanueva Oliva
Sustatzailea: Eusko Jaurlaritza. ETS
Esleipenaren zenbatekoa: 1.195.892,24 euro
Hasiera-data: 2010eko maiatza
Bukaera-data: 2010eko iraila
Lekua: Zarautz (Gipuzkoa)
Obra-zuzendaria: Alvaro Moral jauna
|
|