OKENDO etxebizitzak Lasarten


LASARTE (Gipuzkoa)

6 solairu eta atioko eraikina proiektatzen da, soportalatutako beheko solairu komertzialarekin eta aparkaleku eta biltegiratzeko bi sotoekin. Guztira, 33 etxebizitzaz osatuta dago, hauetako hiru azken solairuan terraza handiak dituzten duplexak dira. Lasarte erdian kokatuta, udaletxearen ondoan dagoen plaza berdean, Donostialdeko metroaren distantzia txikira dago, Hipodromo Etorbidean.

Eraikinaren itxura aurreko eraikinaren araberakoa da, materialen eta akaberen konposizio orokorraren bitartez irudi unitarioa sortuz. Teilatua laua da, eguzki-plakez estalita, igogailuaren bukaera eta teilatura irteeraren apartez.

Distribuzioari dagokionez, hiru logelako izkinako etxebizitzek orientazio bikoitza dute eta gela guztiak kalera ematen dute. Ondoko etxebizitzak, hiru logelakoak, kalera eta patiora orientazio bikoitza daukate. Bi logelako etxebizitzak iparraldean kokatzen dira izkinetako etxebizitzen artean, eta orientazio bakarrekoak dira.

 

 FITXA TEKNIKOA

Jabetza: Promociones Lanondo

Proiektuaren egilea: Arkilan arquitectos

Adjudikazioaren zenbatekoa: 2.800.000 euros

Hasiera-data: 2016ko iraila

Amaiera-data: 2017ko abendua

Kokalekua: Lasarte (Gipuzkoa)